ETAren su eten iraunkorrak itxaropenaren atea ireki du. Hasteko, indarkeriaren adierazpen ezberdin eta zentzugabekoak pairatu dutenen itxaropena; era berean, berezkoak zaizkion arazoak gailentzeko, elkarrizketaren bidezko irtenbide demokratikoak ase dituen euskal gizartearen itxaropena; eta, bereziki, Euskal Herriaren aitorpena, berorren aske erabakitzeko ahalmena, eta zazpi herrialdeko erkidego sozio-linguistiko eta kulturalaren ezinbesteko errealitate politiko eta identitario anitza aintzat hartuz, denboran zehar euskal ezkerraren batasunarekin amets egin dugunon itxaropena ere.
Abian den prozesuak, indarkeriarik gabeko etorkizunerantz eraman behar gaitu, esparru politiko integratzaileen bidean, gure herriaren aitorpenaren ildoan, non ezker eraldatzaileak gehiengo politiko eta soziala arrakastaz irabaz dezakeen Euskal Herri osoan.
Une historiko honetan, EZKER BATUA Berdeak taldeko Batzen korrontea osatzen dugunok, honako manifestu hau sinatzera gatoz, martxoaren 22an aurrera egindako elkarrizketa politikoaren prozesua bultzatzeko asmo bakar eta apalaz; adostuko diren lanabes politikoak onartuz, salbuespenik gabeko giza ekubide guztien defentsan, gatazkaren humanizazioarekin erabat konbentzituta, eta, ondorioz, era bateko zein besteko biktimen erreparazioa, kartzeletako egoera, presoen gerturatzea eta kaleratze progresiboa gogoan hartuz.
Abian den prozesu politiko honek, Euskal Erkidego Autonomoko, Nafarroako Foru Erkidegoko, eta, kasua bada, Iparraldeko gizarteek, beren etorkizuna aske erabakitzeko ahalmena praktikan bideratzeko eskubidearen bide oztopatu eta korapilatsutik gidatu beharko gaitu; hau da, Euskal Herri anitz hori osatzen duten gizarte ezberdinen eskubidearen bidetik, baina erritmo eta eremu ezberdinen existentzia aintzat hartuz. Errealismo politikoaren printzipiotik abiatuz, horixe baita, gure ustez, bakearen premia eta itxaropena inteligentziaz kudeatzeko era bakarra.
Gure ere egin dugun apirilaren 16ko aberri egun bereziaren ospakizunean, Bigarren Errepublikaren 75. urteurren ahaztezinari eutsiz eta Hirugarrenaren hodeiertzari begirada etengabean, Euskal Herriko emakume eta gizonen arteko topagunea, elkarrizketa demokratikoa, akordio anitza eta behar besteko kontsultak praktikan bideratu ahal izatea aldarrikatu dugu, muga bakarra, herriaren borondatea izanik.
Hala egin nahi izan dugu Batzen korrontearen eta EZKER BATUA Berdeak taldearen izenean, noizbait, Euskal Herriko ezker eraldatzaile guztien batasunaren txinparta piztuko dugulakoan; eraikuntza nazionala soziala bilakatuz, eraikuntza soziala nazionala bezala ulertuz, eta justizia sozialaren aldeko xedean beharrezkoak diren/garen indar guztiak datozen aberri egunetara deituz.
Guztira, eta Estatuko beste zenbait nazio anitzetan gertatzen den bezala, aberri egun bateratu eta bateratzailea ospatuko dugun eguna urrun ez dagoelakoan.
Carmen García, Ander Rodríguez Lejarza, Arturo Muñoz, Begoña Vesga, Joseba Ugalde, Martín Calvo, Iñaki Saldaña, Ricardo Ortega, Jesús Uzkudun, Roberto de Gracia, Iñaki García y Pablo Aretxabala.
Batzen - EBb
El alto el fuego permanente de ETA ha abierto la puerta a la esperanza. En primer lugar, la de quienes han sufrido directamente la violencia en sus distintas y absurdas expresiones; también la de una sociedad vasca que anhela soluciones dialogadas y democráticas a sus continuos problemas políticos; y en particular, la esperanza de quienes, en el reconocimiento del pueblo vasco, su derecho a decidir libremente, y la constatación de una realidad política e identitaria tozudamente plural en la Euskal Herria socio-lingüística y cultural de los siete herrialdes, llevamos tiempo soñando con la unidad de la izquierda vasca.
El proceso abierto debe desembocar en un futuro sin violencias, que propicie la construcción de marcos políticos incluyentes, donde este pueblo se reconozca y donde la izquierda transformadora sea capaz de disputar con éxito la hegemonía social y política en Euskal Herria.
En este momento histórico, como miembros de la corriente Batzen de EZKER BATUA Berdeak, quienes firmamos este escrito manifestamos nuestra voluntad inequívoca por contribuir, con humildad, desde lo que somos, a impulsar el nuevo proceso de diálogo multipartito abierto el pasado 22 de marzo, mediante los instrumentos y fórmulas que se consensúen, desde el respeto escrupuloso a todos los derechos humanos sin excepción, y por tanto, persuadidos de la necesidad de humanizar el conflicto en cuanto a la reparación de las víctimas de uno y otro signo, la situación penitenciaria de las personas presas, el acercamiento y su excarcelación progresiva. Un proceso, que deberá conducirnos por la sinuosa y controvertida senda del acuerdo en torno al ejercicio práctico del derecho de las sociedades de la CAPV, la CFN e Iparralde, en su caso, a decidir sobre los respectivos marcos políticos que quieran dotarse para sí, entre sí y para con los respectivos Estados. Sin exclusiones. Sin imposiciones.
Escogemos, por tanto, la celebración del pasado aberri eguna celebrado el 16 de abril, en el recuerdo imborrable del 75 aniversario de la Segunda República y la mirada al frente en la Tercera, para reclamar encuentro entre las gentes de Euskal Herria, diálogo democrático, acuerdo plural y ejercicio práctico de cuantas consultas sean necesarias, con el límite único de la voluntad popular.
Todo ello, en el convencimiento de que no está lejos el día en que celebremos un aberri eguna conjunto e incluyente, tal y como ocurre en otras naciones plurales del Estado, por encima de realidades políticas y sentimientos identitarios.
Carmen García, Ander Rodríguez Lejarza, Arturo Muñoz, Begoña Vesga, Joseba Ugalde, Martín Calvo, Iñaki Saldaña, Ricardo Ortega, Jesús Uzkudun, Roberto de Gracia, Iñaki García y Pablo Aretxabala.
Batzen - EBb